Lege-oharra

  1. Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez, Fundación Telefónica erakundeak jakinarazten dizu: bere izen soziala Fundación Telefónica dela; bere IFK zenbakia G82086810 dela; estatu-mailan eskumena duen Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Fundazioen Protektoratuaren menpeko Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela 498 zenbakiarekin; eta bere helbide soziala honako hau dela: Gran Vía nº 28, 28013 Madrid.
  2. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, kontakturako hainbat bitarteko aurkituko dituzu webgunearen “Contacto” atalean (https://www.fundaciontelefonica.com/conocenos/contacto).
  3. Fundación Telefónica erakundeak jakinarazten du www.fundaciontelefonica.com webgunearen helburua dela publiko orokorrari erakundeak emandako zerbitzuen eta egindako jardueren berri ematea.
  4. Datu pertsonalen babesari buruzko indarreko legeriak eta, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoari jarraikiz, Fundación Telefónica erakundeak bermatu egiten ditu bezeroek emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna. Ikus “Pribatutasun-politika” (https://legal.fundaciontelefonica.com/politica-de-privacidad-eu).
  5. Fundación Telefónica erakundearen titulartasunekoak dira fundaciontelefonica.com webgunearen eta bertan jasotako eduki ororen jabetza intelektualeko eskubideak.
  6. Erakunde horri dagokio eduki horien edozein eratako ustiapen-eskubideen erabilera esklusiboa, bereziki, edukion erreprodukzioari, banaketari, eraldaketari eta komunikazio publikoari buruz.
  7. Edukia partzialki erreproduzitzeko eskubidea ematen da, ondorengo baldintzak betetzen badira:
    1. www.fundaciontelefonica.com webgunearen helburuekin bateragarri izatea.
    2. Merkataritza-xederik ez izatea.
    3. Webgunean jasotako dokumentu edo grafiko oro ez aldatzea edozein modutan.
    4. Webgunean eskuragarri dagoen grafikorik ez erabiltzea, kopiatzea edo banatzea lagungarri duen testuarekin ez bada.
    5. Aldez aurretik horren berri ematea fundaciontelefonica.com-eri.
  8. Fundación Telefónica erakundeak eskubidea du bere webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazioa zein itxura, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, aldatu eta eguneratzeko.
  9. Fundación Telefónica erakundeak ez du bermatzen webgunean sartzean arazorik gerta ez daitekeenik, edukietan akatsik egongo ez denik, edo webgunea uneoro eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu arazo eta akats horiek saihesteko eta, behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
  10. Webgunean sartzearen nahiz bertan jasotako informazioaz egiten den erabileraren erantzukizuna sartzen denarena edo informazioa erabiltzen duenarena izango da soilik. Hala, erabiltzailea izango da bere erabiltzaile-identifikatzailearekin egindako ekintza ororen erantzulea. Fundación Telefónica erakundeak ez du inolako erantzukizunik edukiko webgunean sartzearen edo bertako informazioa erabiltzearen ondorioz kalteak eta galerak sortzen badira.
  11. Fundación Telefónica erakundeak ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenen estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
  12. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera horrek Fundación Telefónica erakundearen jabetza intelektualeko eskubideetan kalteak eragiten baditu, legeak ezarritako ekintzak abiaraziko dira.
  13. Fundación Telefónica erakundeak ez du erantzukizunik hartuko balizko segurtasun-akatsen eta erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean) edo bertan gordetako fitxategi edo dokumentuetan sor daitezkeen kalteen gainean, akats eta kalte horiek fundaciontelefonica.com webgunearen zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuan birusak egoteagatik, nabigatzaileren funtzionamendu okerragatik edo eguneratu gabeko bertsioren bat erabiltzeagatik sortu badira.
  14. Cookieak web-zerbitzariek bisitariei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko erabilitako tresna bat dira. Testu-fitxategi txikiak dira, bisitarien ordenagailuetara bidaltzen ditugunak haien lehentasunak gordetzeko eta webgunera itzultzen direnean gogoratzeko.
  15. Fundación Telefónica erakundeak cookieak erabiltzeko eskubidea dauka, bere webgunean nabigatzea errazteko eta erabiltzaileei zerbitzu eraginkorragoak eta pertsonalizatuak eskaintzeko. Fundación Telefónica erakundeak erabilitako cookieak erabiltzailearen nabigazio-lehentasunei buruzko informazioa biltegiratzea ahalbidetzen dute, haren profilarekin lotutako eduki interesgarriak eskaini ahal izateko.
  16. Erabiltzaileak askatasunez erabaki dezake Fundación Telefónica erakundeak erabilitako cookieak bere disko finkoan ezarri nahi dituen ala ez.
  17. Hala, erabiltzaileak cookieak modu lehenetsian onartzeko edo ukatzeko konfiguratu dezake bere nabigatzailea, edo cookie bakoitza jasotzerakoan pantailako ohar bat ikusteko eta une bakoitzean disko finkoan ezarri nahi dituen ala ez erabakitzeko. Une honetan abiarazita duzun konfigurazioa ezagutzeko edo aldatzeko, zure nabigatzailearen laguntza-atalera jo dezakezu.